XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Dorrao-n bai omen zen honoko hitz hauek ots aundian esan da harri-jasa uxaten zuen norbait:
Alzola-n, Semeola baserriko etxekoandreak konjuro hau botatzen zion ekaitzari:
Horrelakoetan kastillanoz edo beste izkuntza arrotzetan egindako konjuroek indar geiago dutela, pentsatzen da.
Beste arazo batzuetan ere bide arrotzak obeagoak jotzen dira: adi bidez, igali zuhaitzak ernaltzekoan, beste herri batetik ekarritako opariak
Sara-n bada mezak beste herrietan enkargatzeko oitura
Beste leku batzuetan
Harrijasaren suzmoa nabaritzean, konjuro bezela, kandel bedeinkatuak pizten dira, sukaldean erramu adarrak erre eta buru gainean erramu ostoak edo elorri zuriaren ostoak eramaten dira, ekaitzak dirauen artean, etxeko ate nagusiaren atarian aizkora bat jartzen da aoz gora.
Etxea babesteko, ate berean, erramuzko gurutze bat, urritz adarrak eta kardabera lore bat jarri oi dira, eta muinoan, sega bat edo igitai bat garometaren gainean edo makil baten muturrean.
Trumoia
Haurren artean, berriz, deabruak boletan edo burrukan ari dirala, esaten da.
Izen honek gertakizun bat adierazten du: ekaitz-lainotik botatako harri bat dela tximista.
Euskalerriko leku batzuetan harri hori suarri puska bat dela, diote; beste batzuetan, harri landuzko aizkora bat dela (edesti aurreko aizkora); beste batzuetan, azkenik, tupikizko edo altzairuzko aizkora bat dela.
Izen horiek badute zerikusirik, itxuraz, Euskalerriko eta Europako beste lurralde batzuetako mito zaar batekin; mito horren arabera, tximista harri berezi bat da; lurrera erortzean, zazpi gizabete sartzen da bertan; gero, urtean gizabete bat igotzen da, zazpi urteren buruan azaleraino irixten den arte.
Une beretik badu, bera dagoen etxea espiritu gaiztoen edo tximista bera edo tximistaren irelu den
Mito honekin loturik dago Thor-en mailua eta Jupiter-en geziak aipatzen dituen gaia.
Tximistak botatzen dituen irelua, ekaitz-laino baten tankeran azaltzen den Aidegaxto, Mari edo Odei da; (...).